Jarduketa nagusiak

  • Proiektuaren ardatz nagusia Operazio Zentro Adimendun bat diseinatzea da, Txingudiko Zerbitzuetan uraren kudeaketa integrala egiteko eragile izango delako. Zentroa instalatzeko, 62 jarduketa definitu dira eta hiru bloke estrategikotan antolatu dira.

 
  • 1. blokea

    Planifikazioa eta digitalizazioa

    Uraren kudeaketarako oinarri sendoa ezartzeko beharrezko ekintzak burutuko ditugu:

    Datuetan oinarritutako aurreikuspena: eredu aurreratuek eskaria aurreikustea eta hornidura eta saneamendua hobetzea ahalbidetuko dute.

    Digitalizazioa eta monitorizazioa: aktibo hidrikoen erregistro adimenduna, kontrol zehatzago eta efizienteagoa egiteko.

    AArekin optimizatzea: saneamendu sarearen funtzionamendua aztertzen duten algoritmoak, sarean gerta daitezkeen arazoak gertatu baino lehen detektatzeko.

    Eredu iragarleak: AArekin egoera desberdinak simulatzea, ur sareen kudeaketa hobetzeko.

  • 2. blokea

    Uraren zikloa optimizatzea

    Fase honek uraren zikloan dagoen etapa bakoitzean efizientzia hobetzea du helburu:

    Bilketa: erauzketa efizientea egiteko aurreikuspena.

    Banaketa: denbora errealean monitorizatzea, ihesak murrizteko.

    Saneamendua: gainkargak gertatu baino lehen detektatzea.

    Isurketa: tratamendua optimizatzea, ingurunera itzuli aurretik.

    Azpiegitura: analisi prediktiboan oinarritutako diseinua.

  • 3. blokea

    Gardentasuna

    Uraren kudeaketan eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzean gardentasuna hobetzea helburu nagusi du jarduketa honek:

    Bildutako informazioaren analisia denbora errealean egitea, arazoei aurrea hartzeko.

    Erabakiak datuetan oinarrituta hartzea, analisia errazteko.

    Informazio eskuragarria eta eguneratua, guztion eskura, tresna aurreratuak hobetuz eta garatuz.

    Kudeaketa proaktiboa, eredu iragarleak erabiliz.

 

swc