Jakin nor diren Txingudiko Zerbitzuak sozietatearen BEEPE proiektua bultzatzen duen lantaldeko kideak

  • Txingudiko Zerbitzuk erakundearen eraldaketa-prozesu batean dago murgilduta, egungo eskarietara egokitu eta Irungo eta Hondarribiko herritarrekin batera aurrerantz jotzeko.

Uraren digitalizaziorako BEEPE proiektuko Txingudi Data Driven Bay (TD2B) proiektuaren esleipenarekin hauspotutako aldaketa honek eraginkorragoa eta inguruneko iguripenekin gehiago lerrokatzen den eredu bat izateko premiari erantzuten dio.

2016an egindako azken berregituraren ondoren, hainbat fakturek, esate baterako, araudi berriek, belaunaldien arteko erreleboak, zerbitzuaren premien bilakaerak eta Lanpostuen gaineko Balorazioaren diagnosiak (LPD), agerian utzi dute eguneratze hau premiazko kontua dela. TD2B proiektuarekin, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (TEEDMI) arabera, hiru proiektu nazional onenetako bat, baliabideak optimizatu, prestakuntza hobetu eta kalitatezko zerbitzu bat bermatu nahi da.

BEEPE lantalde berria: rol gakoak

Jarraian, BEEPE proiektura esleitutako lantaldea aurkezten da, beren erantzukizun espezifikoekin:

Zuzendaritza Nagusia: Leire Zubitur

Proiektuaren estrategia orokorra gidatzen du, eta jasangarritasun eta digitalizazioaren helburuekin lerrokatuta egotea ziurtatzen du.

Arduradun teknikoak: Josean Rodrigo eta Andoni Altuna

Proiektuko egikaritze teknikoa koordinatzen dute, uraren ziklorako irtenbide teknologiak gainbegiratuz.

Digitalizazio arduraduna: Xabier Valbuena

Uraren kudeaketa modernizatzeko tresna digitalak, esate baterako, Big Data eta adimen artifiziala, txertatzeko prozesua zuzentzen du.

Antolaketa eta Pertsonen arduraduna: Nerea Urizar

Lantaldearen barruan lankidetza, prestakuntza digitala eta lanerako giro positiboa sustatzeko estrategiak diseinatzen ditu.

Arduradun Ekonomikoa / Auditoretza: Belen Calvillo

BEEPE proiektuaren 5,5 milioi euroko aurrekontua kudeatzen du, eta proiektuaren gardentasun finantzarioa ziurtatzen du.

Kontratazioa: Ekaitz Eceiza

TD2B proiektua egikaritzeko beharrezkoak diren kontratazio-prozesuak gainbegiratzen ditu, eraginkortasuna eta betetzea bermatuz.

Kontrola, Dokumentazioaren Jarraipena eta Bezeroaren Esperientziaren Hobekuntza: Maitane Gonzalez

Proiektuaren dokumentazioa zuzena dela ziurtatzen du eta herritarren arreta optimizatzeko hobekuntzak proposatzen ditu.

Sistemen eta Datuen Hobekuntza: Belen Alcon

Erabakiak errazago hartzeko teknologia-sistemak eta datuen kudeaketa optimizatzen ditu.

Automatismoak: Carlos Blanco

Irtenbide automatizatuak txertatzen ditu uraren kudeaketan jarduketen eraginkortasuna hobetzeko.

Sarearen Errendimendua: Dani Blanco

Uraren sarearen errendimendua aztertu eta hobetzen du, lankidetza eskainiz ihesak hautematen eta monitorizazioa denbora errealean egiterakoan.

GIS/BIM teknikaria: Gudasko Gelbentzu

Azpiegiturak digitalizatzeko GIS eta BIM sistemak txertatzen ditu, funtsezko azterketak eta simulazioak sortuz.

Uraren Behargina: Unai Parron

Uraren sarean dauden gorabeherak hauteman eta ebazten ditu, teleirakurketako teknologiak txertatzea babestuz.

Administraria: Olaia Salgado

Proiektua modu eraginkorrean jaria dadin bermatzeko administrazio-lanak kudeatzen ditu.

Prozesu-teknikaria: Yosu Galdos

Prozesuen berringeniaritza diseinatu eta koordinatzen du, eragiketak optimizatzeko zenbait metodologia aplikatuz, adibidez, Lean eta Kaizen

Komunikazio Teknikaria: Aizea Paulin

Barneko eta kanpoko komunikaziorako estrategiak garatzen ditu, orotariko publikoarentzako argiak eta irisgarriak diren mezuak ziurtatuz.

Berregituraketa honekin, ia bederatzi urtetan lehendabizikoa, Txinzer sendotu egingo da uraren zikloaren digitalizazioa gidatzeari dagokionez, herritarren zerbitzu eraginkorra eta jasangarria eskainiz.