Txinzerrek berriro sustatu du katilu berrerabilgarrien erabilera ESEPE proiektuaren baitan

Erabilera bakarreko edalontzien kontsumoa murrizteko eta ohitura jasangarriagoak sustatzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbitzuak-ek langileei zuzendutako katilu berrerabilgarrien banaketa kanpaina jarri du abian bese behin.

Aurreko edizioan egin bezala, katilu korporatibo pertsonalizatu bat eskatzeko aukera eskaini da, lan esparruan eguneroko erabilerarako. Kanpaina honen diseinuak ESEPE proiektuaren logotipoa jaso du, eskatzaile bakoitzaren izenarekin batera.

Ekimen hau Txingudi Data Driven Bay (TD2B) proiektuaren baitako ekintzen barruan kokatzen da, jasangarritasunaren, eraginkortasunaren eta ingurumenarekiko konpromisoaren printzipioekin bat eginez, eta balio horiek eguneroko keinu txikietara ere eramatea du helburu.

Horrelako ekintzen bidez, Txinzerrek lan-eredu arduratsuago baterantz aurrera egiten jarraitzen du, uraren zikloaren digitalizaziorako PERTE proiektuaren helburuekin eta baliabideen kudeaketa jasangarriagoarekin bat etorriz.