Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren kalitatearen kontrola indartu du monitorizazio-ekipo berriekin

Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren kalitatearen kontrola indartu du monitorizazio-ekipo berriekin

Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren digitalizazioan aurrera egiten jarraitzen du, banaketa-sarean uraren kalitatea etengabe kontrolatzeko monitorizazio-ekipo berriak ezarriz.

Gailu horiei esker, uraren kalitateari buruzko parametroak etengabe ezagutu daitezke, hornidura-sarearen jarraipena indartuz eta kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetuz.

Ekipo berriek banatzen den uraren egoeraren gaineko ezagutza hobetzen dute, eta, aldi berean, analisien emaitzak automatikoki bidaltzea ahalbidetzen dute Kontsumoko Uraren Informazio Sistema Nazionalera (SINAC). Horrela, eskuzko prozesuak murrizten dira eta datuen fidagarritasuna handitzen da.

Jarduketa honen bidez, Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren horniduraren kudeaketa hobetzeko eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea indartzeko tresna digital berriak txertatzen jarraitzen du.

TD2B proiektua

A026 jardukeraTD2B proiektuaren barruan garatu da, Uraren Zikloaren Digitalizaziorako PERTE programaren baitan, Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatuta.

Proiektu honen bidez, Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea du helburu, teknologia eta tresna digital berriak ezarriz, zerbitzu eraginkorragoa eta jasangarriagoa eskaintzeko.