Txingudiko Zerbitzuak-ek saneamendu sarearen ezagutza eta monitorizazioa indartu ditu

Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren digitalizazioan aurrera egiten jarraitzen du, saneamendu sarearen ezagutza eta monitorizazioa hobetzea helburu duten hainbat lanen bidez. Jarduera horien bitartez, sarearen funtzionamenduari buruzko informazio zehatzagoa eskuratzeko gaitasuna indartu da.

Egindako lanen artean daude sarearen karakterizazio digitala, emarien monitorizazioa arro hidrometrikoetan oinarritutako sektorizazioaren bidez eta neurketa ekipo berriak instalatzeko azpiegituren egokitzapena. Ekintza horiei esker, sarearen egoera eta portaera hobeto ezagutzeko tresna berriak ezarri dira.

Lan hauek saneamendu sarearen funtzionamenduari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu daiteke. Horrek gorabeherak lehenago antzematea ahalbidetzen du, eta mantentze lanen plangintza hobetzen laguntzen du.

Lortutako informazioari esker, sarearen portaera hobeto ulertu daiteke eta saneamendu azpiegituren kudeaketa eraginkorragoa egin daiteke. Era berean, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea errazten du, eta etorkizuneko jardueren plangintza hobetzen laguntzen du.

TD2B proiektua

A010 (Saneamendu sarearen karakterizazio digitala), A028 (Emarien digitalizazioa eta monitorizazioa arroetan) eta A036 (Saneamendu sareko emarien monitorizaziorako kutxatilen egokitzapena) jarduerak TD2B proiektuaren barruan garatu dira.

Next Generation EU Europako funtsen bidez eta Uraren Zikloaren Digitalizaziorako PERTEaren barruan finantzatutako proiektu honen bidez, Txingudiko Zerbitzuak-ek hornidura eta saneamendu zerbitzuen kudeaketa hobetzeko hainbat ekimen bultzatzen ditu. Horretarako, tresna digital aurreratuak ezartzen ari da, zerbitzuen eraginkortasuna, jasangarritasuna eta erresilientzia indartzeko.