Txingudiko Zerbitzuak-ek mikroturbina bat instalatu du Endarako presan energía eraginkortasuna hobetzeko

Txingudiko Zerbitzuak-ek mikroturbina bat instalatu du Endarako presan energía eraginkortasuna hobetzeko

Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren modernizazioan aurrera egiten jarraitzen du, Endarako presan mikroturbina bat instalatuta. Sistema berriari esker, emari ekologikoak mantentzeko askatzen den uraren energia aprobetxatu eta energia berriztagarri bihurtzen da.

Instalazioak uraren energia berreskuratzen du ibaira isuri aurretik, baliabideen erabilera eraginkorragoa sustatuz eta energia modu jasangarrian sortuz.

Gainera, jarduera honi esker, urte osoan ezarritako emari ekologikoen erregimena betetzen laguntzen da, eta, aldi berean, karbono dioxidoaren emisioak murrizten dira. Horrela, Txingudiko Zerbitzuak-ek jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa indartzen du.

Jarduera honen bidez, erakundeak bere instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzen duten eta uraren kudeaketa jasangarriagoa bultzatzen duten irtenbide berritzaileak txertatzen jarraitzen du.

TD2B proiektua

A045 jarduera TXINGUDI DATA DRIVEN BAY (TD2B) proiektuaren barruan garatu da. Proiektua Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatzen dute, Uraren Zikloaren Digitalizaziorako PERTE programaren bidez.

Proiektu honen bidez, Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren kudeaketa hobetzea du helburu, teknologia berriak eta irtenbide jasangarriak ezarriz.