Txingudiko Zerbitzuak-ek uraren ziklo integralaren digitalizazioan aurrera egiten jarraitzen du, Endarako arroaren jarraipen eta aurreikuspen gaitasuna hobetzeko jarduera berri baten bidez.
Lan honen bidez, datu eta tresna digital berriak txertatu dira, eskuragarri dauden ur baliabideen bilakaerari buruzko ezagutza indartzeko. Horretarako, informazio meteorologikoko iturriak eta simulazio agertoki berriak integratu dira, arroaren portaerari buruzko aurreikuspen zehatzagoak lortzeko.
Hobekuntza horri esker, ur baliabideen egoerari buruzko informazio xeheagoa eskuratu ahal izango da, horniduraren plangintza eta kudeaketa errazteko. Era berean, ur eskasiaren egoera posibleei aurrea hartzeko gaitasuna handituko du, eskuragarri dauden baliabideen bitartez
Horrela, ur-baliabideen erabilera eraginkorragoa sustatuko da, kudeaketa eta plangintza hobetzeko behar den informazioa eskainiz.
TD2B proiektua
TD2B proiektuaren bidez, Txingudiko Zerbitzuak-ek hornidura eta saneamendu zerbitzuen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko hainbat jarduketa garatzen ditu, tresna digital aurreratuak erabiliz.