Maiatzaren 8an, Txingudiko Zerbitzuak-eko sare eta instalazioetako arduradun den Josean Rodrigok parte hartu zuen Aigües de Manresak antolatutako jardunaldian: “Berrikuntza uraren zikloaren digitalizazioan, PERTEren esparruan”.
Topaketa honek Estatuko ur-operatzaileak bildu zituen, eta uraren eta digitalizazioaren arteko loturari buruzko esperientziak, erronkak eta ikaskuntzak partekatzeko aukera eman zuen. Egitarauan, MITECOk PERTEari buruzko azken berriak aurkeztu zituen, laguntzen onuradun izan diren proiektuen kasu praktikoak azaldu ziren, eta mahai-inguruak eta teknologia berriei buruzko saio teknikoak egin ziren.
Txingudiko Zerbitzuak-en parte-hartzeak aukera eman zuen PERTEaren baitan digitalizazioaren lanak azaltzeko, sektorearen ikuspegi bateratua aberastuz.