Txingudiko Zerbitzuak-ek 9.000 ur-kontagailu baino gehiago berritzen hasi da Irunen eta Hondarribian

2025eko apirilak 10. Txingudiko Zerbitzuak-ek 9.350 ur-kontagailu ordezkatzeko lanak jarri ditu abian Irunen eta Hondarribian, Uraren zikloaren digitalizaziorako PERTEaren baitan. Jarduketa honi esker, teleirakurketa bidezko gailuak jarriko dira, neurketa zehatzagoa eta hornidura-kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetuz.

Lanak Hondarribiko Hondartza inguruan hasiko dira eta, ondoren, Irungo Anaka, San Miguel eta Puiana auzoetara zabalduko dira. Aurreikusitako iraupena zortzi hilabetekoa da.

Bizilagunei aurrez jakinaraziko zaie atarietan jarriko diren oharren bidez, eta kontagailua etxebizitzaren barruan duten abonatuei hitzordua eskaintzeko harremanetan jarriko dira. Instalazioa AQUATEC eta KLIDAT enpresek egingo dute, behar bezala akreditatutako langileekin.

Lanetan zehar baliteke unean uneko ur-mozketa laburrak gertatzea, baina beti aurrez abisatuta.