Txingudiko Zerbitzuak-ek 5S tailerra abiarazi du, sare eta instalazioetan ordena eta garbitasuna hobetzeko

2025eko ekainak 10. Ekainean zehar, Txingudiko Zerbitzuak-ek “5S tailerra = Ordena eta garbitasuna” tailerra gauzatu da Benet González Blascoren eskutik, martxoan eta apirilean gauzatutako Lean Management saioen jarraipen gisa.

Formazio honen helburua da sare eta instalazioetako lan-eremuak hobeto antolatzea, hobekuntza jarraituaren ikuspegitik. Tailerretan alferrikako prozesuak ezabatzeko, baliabideak optimizatzeko eta eraginkortasunean oinarritutako antolaketa-kultura sendotzeko tresnak landu dira.

Oraingoan, lanak ibilgailuen ordenan eta egoitzako biltegiaren antolaketan jarri da arreta. Prozesu hau pixkanaka egingo da, eta emaitzak epe ertainera ikustea espero da.