Irailaren 30ean ESEPE proiektuko talde bilera egin zen, proiektuaren ildo bakoitzaren jarraipena partekatzeko eta datozen hilabeteetan garatu beharreko hurrengo urratsak aztertzeko helburuarekin.
Hitzorduan zehar, orain arte egindako jardueren garapena maila aurkeztu zen, eta proiektuaren mugarri nagusien egoera partekatu zen.
Jarduera nagusien egoera
Errandoneako depositua
Deposituaren obrak amaituta daude. Martxan jartzea baino ez da falta, eta hori laster koordinatuko da.
Kontagailuen ordezkapena
2.300 kontagailu ordezkatu dira Hondartza, Baserritar eta Muliate sektoreetan. Jasotako informazioa kalitate onekoa da izan ere, instalatutako kontagailuen %97,3ren datuak jasotzen dira, eta horrek estalduraren eta teleirakurketaren sistemaren funtzionamendu egokia berresten du.
Saneamendu-sarearen digitalizazioa
Dagoeneko 32.000 metrotik gorako ikuskatuta dago, eta haren egoera Adimen Artifizialaren bidez aztertzen ari da. Lanak Marina eremuan (Hondarribia) hasi ziren, eta ekainaz geroztik Irunen garatzen ari dira, gaur egun Ventas inguruko industrialdeetan.
Martxan dauden lizitazioak eta hurrengoekintzak:
- SWC: esleipena Aquatec eta Eliot enpresek osatutako ABEEari egingo zaio.
- Aurreikusitako hurrengo lizitazioak:
- Saneamendu Sistemaren Kudeaketa Integralerako Plana idaztea.
- Gal eta Amuteko euri-uren tankeak eraikitzeko proiektuen idazketa.
Bilera honek aukera eman du egindako aurrerapenak partekatzeko eta proiektuko lan-ildoen arteko koordinazioa indartzeko.