Atzo, Txingudiko Zerbitzuak sozietateko Publikoaren Arreta Bulegoak (PAB) informazio-jardunaldi bat hartu zuen, berriki bertan egindako berrikuntzaren ondotik. Ekitaldiak instalazio berriak eta uraren digitalizaziorako BEEPE proiektuak, NextGenerationEU funtsetako 5,5 milioi euroko dirulaguntza batekin, bultzatutako Txingudi Data Driven Bay (TD2B) proiektuaren aurrerapenak aurkezteko balio izan zuen.
PAB bulegoa berrituz espazio irisgarriago eta gardenago bat eskaini nahi da, Txinzerren balioak islatuz: herritarrekiko hurbiltasuna, kalitatea eta zerbitzua. Aldaketa honek TD2B proiektua bultzatzen duen modernizazioaren alde egiten du. Aipatu proiektua Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak (TEEDMI) maila nazionaleko hiru onenen artean nabarmendu du. Digitalizazioa ardatz hartuta, TD2B proiektuak aurrera egiten du berrikuntzari eta jasangarritasunari dagokionez, uraren zikloaren kudeaketa optimizatuz teknologia aurreratuak erabiliz.
Haatik, eraldaketa honen arrakasta ez dago soilik teknologiaren baitan. Jardunaldian zehar Txinzer zerbitzuetan bilakaera kultural bat gauzatzearen garrantzia azpimarratu zen, lankidetza, sormena eta lantaldearen prestakuntza digitala sustatuz. "Proiektu hau pertsonei zein berrikuntzari buruzkoa da. Gure lantaldeen inplikazioa funtsezkoa da eraldaketa iraunkorra eta zerbitzu bikaina bermatzeko", adierazi zuten erakundetik.