2025eko Spain Smart Water Summit ekitaldian ESEPE proiektua aurkeztu da

Irailaren 23an Txingudiko Zerbitzuak-ek Madrilen egindako 2025eko Spain Smart Water Summit ekitaldian parte hartu du. Jardunaldi hau estatu mailako topaketa nagusietako bat da, non uraren kudeaketan digitalizazioa eta berrikuntza ardatz diren.

Kongresuaren testuinguruan, Leire Zubiturrek “Bidasoa Behereko eraginkortasunaren, digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aurrerapenak – TD2B” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Bertan, Txingudiko Zerbitzuak-ek bultzatutako ESEPE proiektuaren jarduera nagusiak eta emaitzak azaldu zituen, besteak beste eraginkortasun operatiboaren hobekuntzak, kudeaketa prozesuen digitalizazioa eta datuetan oinarritutako eredu jasangarriago baterako aurrerapausoak.

Foro honetan parte hartzeak aukera eman du proiektuaren esperientzia uraren kudeaketaz arduratzen diren beste erakunde batzuekin eta sektoreko eragileekin partekatzeko. Baita Bidasoa Behereko eredua tokiko esparrutik abiatuta uraren kudeaketan eraldaketa digitalaren erreferente gisa kokatzeko.

Era berean, Josean Rodrigok “Erabiltzaileak aliatu gisa uraren kudeaketan” izeneko hitzaldia eskaini zuen, eta bertan herritarren inplikazioa nabarmendu zuen, digitalizazio-prozesuen eta zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren arrakastarako funtsezko elementu gisa.